Ekialdeko ipuin bat

[Ipuin hau utziko dugu 2020-22 bitartean blog hontakook izan dugun posizio erakutsiz bezala edo, derrigorrean OSASUNA Argitalpenak taldetxoak onartu beharrik izan ez duena. "Goi-goikoen" boterearen aldeko infoxikazioak ez gaitzan tenteldu, Ogrue hil da, gora Ogrue!!] 


Ekialdeko ipuin bat

Aspaldikoa da munduan adituen eta gehiengoaren itsumena.

Gizon bati bihotzekoak eman zion eta denek hildakotzat eman zuten. Hilotza jantzi zuten, erostariek negar egin zuten, hiletak prestatu zituzten eta apaizari deitu zioten.

Baina ez zegoen hilda, eta esnatu zenean, bere burua hilkutxan ikusteak eman zion izuarekin, berriro zorabiatu zen. Han zeudenek dei egin zieten medikuei eta forentseei, eta haiek adierazi zuten:

─Ez zegoen hilda lehenago, baina orain benetan da hildako bat.

Abiatu zen segizioa, eta errausteko sua piztu aurretxoan, gizon hura altxatu zen, oihu eginez:

─Bizirik nago! Bizirik nago!

─Ezin liteke ─egin zuten oihu etxekoek, lagunek eta ezagunek─. Egiaztatu da hilda zaudela, hildako bat bezala jantzia zaude, eta dena bideratu da hilda bazeunde bezala.

─Baina bizirik nago! ─egiten zuen oihu gizonak ikaraturik.

Baina bizirik nago!

Han zegoen batek notario bat ezagutu zuen jende-artean, eta iritzia eskatu zioten hari:

─Itxura guztien arabera, gizon hau hilda dago ─esan zuen notarioak─, baina, hala ere, gehiengoak esaten duena egin beharra dago. Hilda dago ala bizirik dago?

─Hilda dago! ─egin zuten oihu guztiek aho batez.

─Ba adituek esan baldin badute eta hori bada gehiengoaren iritzia, ondorioa da hilda dagoela. Piztu sua!

Itzultzailea: Iñaki Segurola
Iturria: Los 120 mejores cuentos de las tradiciones espirituales de oriente.
Recopilación de Ramiro Calle y Sebastián Vázquez, Edaf 1999, 162-163 or.

Independentea.eus webgunetik hartua ].

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina