Osasuna argitalpenak

Nor gaituNK? Non gaudeNK? Non arrantzatuak dituNK gure argitalpenak? Zein dituNK? Zer koloretakoak? ...?

-.-.-.-.-.-.-
.Nor gaituNK OSASUNA argitalpenak?

Oraindik papereratu gabeko testuak (euskeraz idatziak edo bertara itzuliak) inongo irabazi asmorik gabe zabaldu nahi dituen jendetxoaren gunea duNK edo hori gaituNK. 
Ah, eta .OSASUNA argitalpenak.-ek ez zaukaNK OSASUNA.eus musukoaren diktaduraren kritika burutzen diNan webgune/ez-kolektiboarekin derrigorrean bat egon beharrik nahiz eta bat egiten diNagun derrigorrean, kar kar.

-.-.-.-.-.-.-



Non aurkitu ahal ditzakeNK gure liburuxkak? 

.Bilboko DDT Banaketak-en, 

.Ruti distri, Donostiako Altzan, 

.Azpeitiko gaztetxeko Masustak liburutei askien.


-.-.-.-.-.-.-
. Nola, non edo nolatan arrantzatuak izan dituNK gure argitalpenak...

.
. TELEBISTA AURREAN EGON BEHARREAN BISITA DITZAKEGUN 365 WEBGUNE ETA ASKOZ GEHIAGO! (365 KOLEKTIBO EDO BANAKO ASKAPENAREN, KONTRA/INFORMAZIOAREN, KONTRA/KULTURAREN ALDEKO LANEAN ETA ASKOZ GEHIAGO!) lur azpiko izakiyEn lana duNK, bertan 500 bat webgune agertzen dituNK egilea gehiago ego gutxiago ikutu dutenak. Non arrantzatuak izan diren? Zuzen zuzen erantzuten zail xamarra den galdera duNK hau baina gehienak aldizkari, fanzine, liburuak irakurtzean edo ekoizpen eta banaketa alternatiboen eta Masustak liburutegi askearen eraikuntzan edo kaleko-inguruetako kolektiboen ezagutzan edo webguneen link lagunen bilketan jasoak izan dituNK. 


-.-.-.-.-.-.-

.Honako hauek dituNK gure argitalpenak...
01  365 webgune eta askoz gehiago!!. lur azpiko izakiyE
02  Legez kanpokoa. Ursula K. Le Guin
03  Haiek ere zerbitzua ematen dute. Mervyn Wall
04  Batuak bereziko gaitu. Iñaki Segurola
05  Urkatua. Philip K. Dick
06  Liburuen ikusmiran (I+II+III). Garikoitz Zulueta + Asel Luzarraga
07  Dolua duelu. Duelo
08  Masustak katalogoa (fanzineak). lur azpiko izakiyE
09  EKAITZALDI. Euskal Herrietako musika.rien katalogo arrosa. lur azpiko izakiyE
10  Masustak katalogoa (musika eta liburuak). lur azpiko izakiyE


-.-

.Kanpora begirako koloreak...
(Hona hemen gure lanak: 3 katalogo, abesti mordoxka 1, liburu gomendatuen hiru lan 1ean, geurera itzulitako 3 ipuin, hitzegiten den euskeraren inguruko artikulu bilduma 1 eta webguneen gida 1)
O_.10
 . MASUSTAK KATALOGOA (MUSIKA ETA LIBURUAK) – 64 orrialde, more feminestatistan JARRAITZEN DInAGU   
O .9
 . EKAITZALDI. EUSKAL HERRIETAKO MUSIKA.RIEN KATALOGO ARROSA – 76 orrialde, arrosa Barbian   
O_.8
 . MASUSTAK KATALOGOA (FANZINEAK) – 80 orrialde, more feminestatistan   
O .7
 . DOLUA DUELU – 24 orrialde, arrosa San Valentinlarian   
O .6
 . LIBURUEN IKUSMIRAN – 68 + 68 + 68 orrialde, limoi transgenikoen kolorean  
O .5
 . URKATUA – 28 orrialde, lurjabe handien landaketetako bainilaren kolorean / 1,50 euro 
O .4
 . BATUAK BEREIZIKO GAITU – 100 orrialde (1. argitalpenean) edo 56 + 56 orrialde (2. argitalpenean) laranja ziudadanoan   
O .3
 . LEGEZ KANPOKOA – 24 orrialde, berde pikoletoan 
O .2
 . HAIEK ERE ZERBITZUA EMAN DUTE – 16 orrialde, peperoen urdina baina argiagoan  
O .1
 . 365 WEBGUNE ETA ASKOZ GEHIAGO! – 48 orrialde, hori espainolean 

1 iruzkin: