. LEGEZ KANPOKOA

[OSASUNA.Eus webgunea partekatzen diNagu baina aparteko proiektua duNK .OSASUNA argitalpenak.]

.
. LEGEZ KANPOKOA
ipuina gure bigarren erreferentzia da OSASUNA argitalpenak argitalpen askeetan, propietate pribatuaren inguruko alegia bat.
.
. Ursula K. Le Guin-ek idatzitako ipuina da hau
.
. eta Jasone Larrinaga Renteriak euskarara ekarri diguna
 

 







.
.  LEGEZ KANPOKOA – 24 orrialde, berde pikoletoan 

. 365 WEBGUNE ETA ASKOZ GEHIAGO!

[OSASUNA.Eus webgunea partekatzen diNagu baina aparteko proiektua duNK .OSASUNA argitalpenak.]

 .
. Izenburu luze xamarra duen Telebista aurrean egon beharrean bisita ditzakegun 365 WEBGUNE ETA ASKOZ GEHIAGO! (365 kolektibo edo banako askapenaren, kontra/informazioaren, kontra/kulturaren aldeko lanean eta askoz gehiago!!) liburuxka argitaratu dugun lehen erreferentzia da OSASUNA argitalpenak argitalpen askeetan. Bertan 500 webgunetik gora agertzen dituNK martxan dauden eta berritzen ez direnen artean. Blogak, irratsaio eta magazinak, aldizkariak, irrati libreak, testu eta artikuloak, argitalpenak, banaketa alternatiboak, liburu azokak, liburutegi sozialak, liburudendak, artxibategiak, komikiak, webguneak, ikerkuntza kazetaritza, gaztetxeak, mugimendu sozial eta politikoak, idazleak, mota askotako kolektibo eta banako borrokalariak askapen borrokan, kontrainformatzen, informatzen, kultura eta hezkuntza ez hegemonikoaren aldeko lanean.
.
. lur azpiko izakiyE-k egin duen urteetako bilketa lanaren ondorioa da hau

.
 . 365 WEBGUNE ETA ASKOZ GEHIAGO! – 48 orrialde, hori espainolean /4 euro.  

OSASUNA argitalpenak (Zer gaituNK?)

[OSASUNA.Eus webgunea partekatzen diNagu baina aparteko proiektua duNK .OSASUNA argitalpenak.]

.
.OSASUNA argitalpenak irabazi asmorik gabeko proiektutxo bat gaituNK. Euskeraz eta paperean argitaratu daitezken zenbait testu atera nahi dizkiNagu, izan hauek fikzio edo gai ez-fikzionatua. Momentuan 3 ipuin, iritzi artikulo bilduma bat eta webguneen bilduma bat atera dizkiNagu.

 

.
.
. l.a.i.